Albisteak
Atzealdea Helburu bikoitza duten pintaketa lanak egin dira Tranbia Ibilbidean, alde batetik, abiadura murrizteko, eta bestetik, aparkaleku berriak sortzeko
2021·04·19
Tranbia ibilbideko bi zatiren seinaleztapen horizontala aldatu da: Ergobiako biribilgunetik Izaskun kaleko biribilgune berrira eta azken horretatik Leku Ederreko biribilgunera egin dira pintaketa lanak.
Lineako aparkalekuen ordez diagonaleko aparkalekuak jarri dira, horretarako, galtzadako erreien zabalera murriztu egin da. Eta beraz, egindako aldaketekin helburu bikoitza lortu da; alde batetik, trafikoa baretu eta ibilgailuen abiadura murriztea, eta bestetik, aparkaleku-kopurua handitzea. Guztira, Tranbia ibilbide osoan, 40 plaza berri inguru lortu dira.
Herri sarrerako bidegurutzean ere pintaketa lanak
Troia kalea eta Txalaka ibilbidea elkartzen dituen bidegurutzean hainbat aldiz istripuak gertatu izan dira. Arriskua sahiesteko asmoz, trafiko-aldaketak egin dira puntu horretan. Bide batez, egindako aldaketak baliatuz, aparkaleku-plaza berriak sortu dira. Azkenik, oinezkoentzako zebrabide bat ere margotu da.