Albisteak
Atzealdea Hazilan programan izena emateko epea zabalik dago
2020·10·08
Hazilan programak formakuntza eta praktikaldia eskaintzen duen programa homologatua eta doakoa da. 20-44 urte bitarteko gazte kualifikatuei zuzentzen zaie eta laneratzeko bidea hobetzeko ekintzen ibilbide osatu bat da.
Lehenengo formakuntza fase bat egingo da bi ataletan banatua:
- Orientzaioa 80 ordu (Andoaingo Urigain etxean)
- Lanbideko ikastaroa (La academia, Donostia)
Ondoren 200 orduko praktikaldia egingo da enpresetan.
Proiektuak enpresen premia errealen identifikazioa du oinarri. Premia horien arabera, pertsona kualifikatu batzuk hautatu eta baliabideak eta prestakuntza jasoko dituzte, enpresa-proiektuarekin motibatuta eta inplikatuta egongo den talde batean sartzeko beharrezkoak direnak. Hazilanek metodologia berritzailea dakar, gaitasun pertsonalen eta enpresa-proiektuaren araberako ibilbide pertsonalizatu batekin. Batetik, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak lantzen dira eta, bestetik, aukera eskaintzen da lanpostuari lotutako prestakuntza espezializatua jasotzeko, enpresan praktikak egiteko edota enpresako proiektuak garatzen parte hartzeko.
Helburuak
Hazilanen helburu nagusia laneratzen laguntzea da eta, horretarako, honako helburu zehatz hauek ditu:
- Zeharkako konpetentzia sozioprofesionalak hobetzea eta ahalduntzea sustatzea, lan-munduan sartzea erraztuko duten tresnen bidez.
- Pertsonen lan-aktibazioa enplegua bilatzeko ibilbide osoan.
- Lanbide-trebakuntza hobetzea eta lanpostuari lotutako esperientzia eskuratzea, lan-mundua eta egindako prestakuntzaren lanbide-aukerak ezagutzeko.
Parte hartzeko baldintzak
- 20-44 urte izatea.
- Unibertsitate-titulu bat izatea edota goi-mailako heziketa-ziklo bat egina izatea.
- Langabezia izatea.
Izen ematea eta informazio gehigarria
- Telefonoz: 943 300830 ext.394
- Aurrez aurre: Urigain Etxea Andoain
Ikusi programaren informazio guztia hemen.