Albisteak
Atzealdea Hazilan+ programan izena emateko epea zabalik apirilaren 22ra arte
2025·04·07

Hazilan+ programaren Osatu izeneko ibilbidearen baitan berrikuntzarekin eta garapen pertsonalarekin lotutako gaitasun pertsonalen entrenamendu-programa (80 ordutako formakuntza bidez) eta enpresako praktikak (2-9 hilabete artekoak) eskainiko dira.
Garapen elkarteak EAEko hainbat garapen agentziekin elkarlanean abiatutako proiektua da, Europako Gizarte Funtsaren finantziazioaren laguntzarekin.
Nori zuzendua?
Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren, langabezian dauden eta lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendua dago.
- Titulua lortu berri duten pertsonentzat (erdi-mailako eta goi-mailako LH, unibertsitate-gradua edo unibertsitate-ondokoa), lan-esperientziarik edo lanbide-profilari lotutako esperientziarik ez dutenentzat.
- Langabezian dauden pertsonentzat eta lan merkatuan berriro txertatzeko zailtasunak dituztenentzat. Zaintza-lanengatik edo beste arrazoiengatik lan mundutik kanpo egon direnak.
Parte hartzeko baldintzak
- Beterri-Buruntzan erroldatuta egotea.
- Langabezian egotea.
- Erdi-mailako edo goi-mailako LH, unibertsitate-gradua edo unibertsitate-ondokoa amaitua izatea.
Formakuntza eta enpresetako praktikak
Formakuntza maiatzaren 9tik ekainaren 16ra eskainiko da (lan-merkatuan modu lehiakorragoan sartzeko talde formakuntza).
Praktikei hasiera ekaina eta iraila bitartean emango zaie eta 2-9 hilabete artekoak izango dira.
Izen ematea eta informazioa
Izena emateko epea zabalik da, apirilaren 22ra arte. Eman izena hemen.
Informazio gehiago jasotzeko bideak: enplegua@beterriburuntza.eus helbidera idatzi edo 943 244 523 / 747 441 752 telefono zenbakietara deitu.
