Albisteak
2020·10·06
Udalak dirulaguntza hauetarako 25.000 euro aurreikusi ditu.
Dirulaguntza hauek 2020ko ekainaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte 0-4 urte bitarteko haurrak zaintzeko kontratazioak egin dituzten Astigarragako herritarrek eska ditzazkete.
Familia-unitatearen 2019.urteko errenta 35.000€ baino gutxiagokoa izan behar du (Zerga Oinarri Orokorra eta Aurrezpenaren Zerga Oinarria batuta).
Familia bakoitzak kontratazio-gastuaren %50a jasoko du, gehienez ere 500 euroko laguntza arte hileko. Hala ere, salbuespen kasu batzuk aurreikusi ditu Udalak aipatutako ehuneko eta kopuruari gehikuntzak aplikatzeko:
- Guraso bakarreko familiek: %10 gehiago.
- Genero indarkeria biktima direnek: %10 gehiago.
- Familia-unitateko kideren batek %33tik gorako urritasunen bat badu: %10 gehiago.
- DSBE jasotzen duten titularrak edo onuradunak, gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonek: %10 gehiago.
Eskaerak
Uztailaren 18tik azaroaren 15era egin daitezke eskaerak (edo kreditua agortu arte).
Telematikoki edo Udalaren Erregistroan egin daitezke eskaerak.
Ikusi oinarriak