Albisteak
Atzealdea Haurren zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak emango ditu Udalak
2020·07·17
Dirulaguntza hauek 2020ko ekainaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte 0-4 bitarteko haurrak zaintzeko kontratazioak egin dituzten Astigarragako herritarrek eska ditzazkete.
Familia bakoitzak kontratazio-gastuaren %50a jasoko du, gehienez ere 500 euroko laguntza arte hileko. Hala ere, salbuespen kasu batzuk aurreikusi ditu Udalak aipatutako ehuneko eta kopuruari gehikuntzak aplikatzeko:
- Guraso bakarreko familiek: %10 gehiago.
- Genero indarkeria biktima direnek: %10 gehiago.
- Familia-unitateko kideren batek %33tik gorako urritasunen bat badu: %10 gehiago.
- DSBE jasotzen duten titularrak edo onuradunak, gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonek: %10 gehiago.
Eskariak aurkezteko epea eta tokia
Uztailaren 18tik azaroaren 15a bitartean (edo kreditua agortu arte) aurkeztu ahal izango dira eskariak.
Eskariak bi bideetatik egin daitezke:
- Telematikoki: udal zerbitzu telematikoen tresna erabiliaz
- Udaletxeko erregistroan
Ikusi hemen oinarriak