Albisteak
Atzealdea Haurren Txupinazoak emango die hasiera Santio jaiei, gaur, 12:00etan
2023·07·21
Gaur hasi eta sei egunez astigartarrek jaiez gozatzeko aukera izango dute. Jarduera eta ekintza ugari izango dira adin ezberdinetako pertsonentzat, haur, nerabe, gazte, heldu eta adineko; eta herriko hainbat gunetan, hala nola, Kontxa Etxeberria plazan, Joseba Barandiaran plazan, Foruen plazan, Norberto Almandoz plazan, Emakumeon plazan, Erribera plazan eta Gobadarien ibai-parkean. Udalak herritarrak animatu nahi ditu jardueretan parte hartzera.
Erasorik ez!
Santio jaietan ere ez da inolako erasorik edo indarkeria-adierazpenik onartuko, ez da inolako jarrera matxista, sexista, arrazista edo LGTBIfobikorik onartuko.
Edozein eraso matxistaren aurrean jarduteko protokolo bat prestatu du Udalak herriko eragileekin elkarlanean eta eraso matxistak prebenitzeko eta artatzeko karpa morea jarriko da uztailaren 21, 22 eta 24an, 23:00etatik 04:00etara, taberna inguruan. Gainera, Udaltzaingoa 24 orduz egongo da lanean, edozein arazoren aurrean 699 487 587 telefonora deitu behar da.
Eskerrik oneko mezua
Udalak eskerrak eman nahi dizkie jaien antolakuntzan aritu diren norbanako eta elkarte guztiei, baita jaietan lagunduko duten guztiei ere.
Santio Jai zoriontsuak opa dizkizuegu! Gora Santio Jaiak!