Albisteak

Atzealdea Haurren paseoak: Gomendioak gurasoentzat eta mezua haurrentzat

Bihartik aurrera 14 urtetik beherakoek egunean paseo bat emateko baimena izango dute. Ez da egoera erraza izango gurasoentzat, hori dela eta, Udalak zenbait gomendio eman nahi dizkie gurasoei egoera horretan jarduten laguntzeko.

2020·04·25


Kalera atera baina lehen, zuen seme-alabekin gaia jorratzea komeni da.

1. Zer aurkituko duten kalean aurreikusi.

Kaleko itxura aldatu egin da. Maskarilak ikusiko dituzte eta honek beldurra sor dezake haurrengan. Beraz, komeni da etxean material hau eskutan izan eta honekin jolastea.

2. Kalea, gune segurua da.

Ziurtasunez eta arriskurik ez dagoelako aterako gara. Etengabe "ez ikutu hori", "ez egin hori"... mezu negatiboa jasoko du haurrak eta beldurra senti dezake.

3. Zertarako aterako gara.

"Zer egin nahi dezu?" "Nora joango gara?" Etxetik atera eta ibilbidea adostu. Festa bat bezala diseinatu, zerbait berezia da. 

4. Besteekin harremanak.

Beste haur edo helduekin berriro elkartuko da. Egoera horretan lotsa, ziurtasun falta edo beldurra ere senti dezakete. Familiakoak zein lagunak, urrutitik bada ere, ikusteko aukera bat da. Leihoetatik beste aldera komunika gaitezke.

5. Poza adierazi.

Herritar guztiak ari gara egoera hau bizitzen. Kalera ateratzeko une hau haurren energia kargatzeko erabiliko dugu.

 

Haurrentzako mezua