Albisteak
Atzealdea Haurraren garapena eta adimen emozionala izango dira hizketagai hitzaldi-zikloaren azken bi saioetan
2023·04·18
Sexu-heziketaren eta ingurune-digitalaren esparruak jorratu ostean, haurraren garapena eta adimen emozionala izango dira hizketagai azken bi saioetan.
Eider Fernandezen eskutik haurtzarotik nerabezarako bidean ematen diren aldaketak ezagutu eta landuko dira apirilaren 27an, 18:00etan, "haurtzarotik nerabezarora, seme-alaben bidelagun" izeneko hitzaldian. Fernandezek eskainiko duen mintzaldiaren hehlburua da gurasoei baliabideak eskaintzea haurraren garapenaren laguntzaile eta bideratzaile begirunetsuak izan daitezen.
Maiatzaren 10ean, 17:00etan, izango da azken saioa, Nerea Mendizabalen eskutik. "Familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak" izeneko hitzaldia eskainiko du. Gatazka eta estres maila altua izatera garamatzaten elementuak ezagutu ondoren, egunerokotasunean gatazkak gutxitzeko eta daudenak ahalik eta modurik onenean kudeatzeko gakoak eskainiko dira. Adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ostean, hausnarketarako eta galderak egiteko aukera zabalduko da.
Astigarragako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkartearekin lankidetzan ondu du 2022-2023 ikasturteari begirako programa.
Orain arteko saio guztiak bezalaxe, bi emanaldiak Erribera Kulturgunean izango dira; doan eta euskaraz.
Izen-ematea
Hitzaldian parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea: 943 335 064 telefonoan edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidera idatzita.
Dagoeneko zabalik dago bi hitzaldietarako izen-ematea.