Albisteak
Atzealdea

Haur eta nerabeei zuzendutako udalekuen eskaintza zabala izango da udan

Aurtengo udaran ere herriko haur eta nerabeek aukera oparoa izango dute: udaleku irekiak, kirol udalekuak, musika udalekuak edota ikastaroak eskainiko dira Astigarragan, besteak beste. Herritarrek informazioa aste honetan jasoko dute etxean.

2022·05·03


Hauek dira Udaran haur eta nerabeei zuzenduko zaizkien zerbitzuak:

  • JOLAS TXIKI: 3-5 urte (2019-2017)

Jolas didaktiko eta hezitzaileak, psikomotrizitate ariketak eta gorputz adierazpena kiroldegian. 

Izen emateak: maiatzaren 16tik 20ra, kiroldegian.

  • MULTIKIROLA: 6-12 urte (2016-2010)

Hainbat kirol ezagutu eta praktikatzeko aukera: boleibola, saskibaloia, eskubaloia, futbola, herri kirolak, pilota, hockeya, atletismoa, txirrindu-irteerak , mendia eta igerilekua.

Izen emateak: maiatzaren 16tik 20ra, kiroldegian.

  • UDALEKU IREKIAK: 4-12 urte (2018-2010)

Jolasak, eskulanak eta irteerak Astigarraga eta inguruko herriak ezagutzeko.

Izen-emateak: Maiatzaren 9tik 15era. On-line edo Erribera kulturgunean (16:00-20:00).

  • MUSIKA UDALEKUAK: 4-11 urte (2018-2011)

Musika-jolasak, kantak, eskulanak, psikomotrizitate ariketak eta gorputz adierazpena Norberto Almandoz musika eskolan, eta eguraldiak baimenduz gero, irteera txikiak herrian zehar.

Izen-emateak: Maiatzak 25 eta 26: 11:00-14:00/ 17:00-19:00 eta maiatzak 27: 10:00-14:00, Norberto Almandoz musika eskolan.

  • EGONALDIA: 12-16 urte (2009-2006)

Garde (Nafarroa).

Izen-emateak: Maiatzaren 9etik 15era. On-line edo Erribera kulturgunean (16:00-20:00).

  • GAZTELEKUA: 12-18 urte (2004-2010)

Gaztelekuko ekintzak eta irteerak.

Izen-emateak: Ekainaren 1etik 8ra formulario bidez (irteerak egiteko soilik).

  • KIROLDEGIKO IKASTAROAK: 

Aireko gimnasia, Zumba, Jump fit, Ziko Gaztea, aquafit board eta igeriketa.

Izen-emateak: Ekainaren 6tik 10era.

OPOR GIROAN 2022