Albisteak

Atzealdea Haur eta nerabeak eguberrietako protagonista

Eguberrietan aukera zabala izango dute haur eta nerabeek aisialdirako. Herriko hainbat lekuetan antolatu dira adin ezberdinetarako ekintzak.

2019·12·26


Abenduaren 26an egingo da aurtengo eguberrietako haur parkea. Egun osoan egongo da zabalik, goizez 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldez 16:30etik 19:30era. Bi zonatan egongo da banatuta, txikienek Kiroldegian izango dute ludoteka. Bertan, txirrista, giza-erratza eta hainbat puzgarri egongo dira. 10 urtetik gorakoentzat aldiz, festa Herri Eskolako atarian egongo da. Triziklo elektrikoak, futbol-ateak edota wipeout pasabidea izango dituzte. Bertan tailerrak ere egingo dira, goizean talo tailerra eta arratsaldean ogi eta pasta tailerra, norberak egin eta jateko.

Kultur Etxean Jolas Aretoa antolatu da 9-12 urte dituztenentzat abenduaren 26, 27, 28,31 eta urtarrilaren 3an. Goizez 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:30era egonda da zabalik.

Abenduaren 27 eta 28an ohe elastiko eta puzgarriez gozatu ahal izango dute. Astiko merkatari elkarteak antolatuta, herriko hiru plazatan jarriko dira: Joseba Barandiaran, Norberto Almandoz eta Kontxa Etxeberrian. Goizez 11etatik 13:30era, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:30era.

Azkenik, gaztelekuko agendaren barruan ere badira egun hauetarako planak, Bilboko PINera txangoa, salting-a edota rap festa, besteak beste.