Albisteak

Atzealdea Hastera doaz DBHko ikastetxea eraikitzeko udalak egin behar dituen hiritartze lanak

DBHko ikastetxea eraiki ahal izateko hiritartze lanak egiten hastera doa Astigarragako Udala, eremua hiritartu eta orubea Hezkuntza Sailaren esku uzteko.

2021·01·13


Lan horien bidez, Santiagomendiko ur depositutik Anuska eta Aranibar auzoen gainetik hilerrira airetik doan linea elektrikoa lurperatzeko obra zibila egingo da. Obra horiek 3 hilabeteko iraupena izango dute eta inbertsioaren kostua 302.664 eurokoa da. Obrak Sasoi Eraikuntza SL enpresak egingo ditu.

Linea lurperatzeak, Eusko Jaurlaritzak planteatutako eskakizuna betetzeaz gain, nabarmen hobetzen ditu aireko lineak eragindako auzoak.

Obra horien ondorioz, Aranibar auzoko aparkalekuaren zati batean obrako etxola jarri da. Horrekin batera, obrak egiten diren epean trafikoa eten egin beharko da une jakin batzuetan (horren berri aurrez emango du Udalak).

Aranibar eta Anuska auzoetako bizilagunek hainbat eragozpen izango dituzte obra horiek irauten duten bitartean. Udalak aurrez barkamena eskatu nahi die eragozpen horiengatik.