Albisteak
2020·10·13
Erribera Kulturguneak ateak zabaldu zituenetik ari da pixkanaka osatzen. Inagurazioaz geroztik liburutegia, Kultura Saila eta Musika Eskola egon dira bertan. Baina badira beste hainbat zerbitzu poliki-poliki ari direnak bertan ezartzen.
Urriaren hasieran herriko elkarteak Erriberan entseguak egiten hasi ziren eta kultur programazioa jarri zen martxan.
Gaur hasi dira 2020-21 ikasturteko ikastaroak, eta hilaren erdialdera Gazte Informazio Gunea ezarriko da Erriberako harreran astean 10 orduz (astelehen-asteazken-ostiral 18:00-20:00 eta astearte-ostegun 11:00-13:00).
Postalen erakusketa amaituta, urriaren 15etik 25era, herritarren (haur, gazte eta helduen) artelanen erakusketa egongo da ikusgai.
Inaugurazio ekitaldiko bideoa
Irailaren 12an Inaugurazio ekitaldia egin zen Kultur Etxe Zaharra agurtu eta Erribera Kulturguneari ongietorria emateko. Udaletxeko Kultura Sailak Hika Teatroarekin elkarlanean antolatu zuen inaugurazioa. Bertan, herriko artistak eta kultur taldeak izan ziren protagonista.
Oso ekitaldi polita izan zen, MILA ESKER PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI.
Hona hemen laburpena: