Albisteak
Atzealdea Hainbat proiektu, kontratazio-espediente eta dirulaguntza-deialdi onartu ziren uztailaren 23ko Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzordean
2021·07·27
Bi izan ziren onartutako proiektuak; alde batetik, komun publikoen obra-proiektua, eta bestetik, Santio Zeharreko errepidea hobetzeko proiektua.
Udalak Santio zeharreko errepidea hobetzeko proiektua onartu du. Proiektuaren helburua da, batetik, Ipìntza ingurutik Santiagomendiko auzogunera doan errepideko bihurguneak zabaltzea eta, bestetik, hondakinak biltzeko eremua lekuz aldatzea.
Komun publikoen kasuan, herrian bi komun publiko berri jartzea onartu zen Tokiko Gobernu Batzordeak, bata Portutxon, eta bestea, Foru plazan. Aurten Portutxoko komunak egingo dira.
Hauek dira esleitu diren kontratazio-espedienteak:
- Lorezaintza zerbitzua Lorezaintza zerbitzuko bi loteak GUREAK BERDEA SLU enpresari esleitu zaizkio:
- 1. lotea, kanpoko lorezaintza, 169.775,49 eurotan
- 2. lotea, barruko lorezaintza, 1.625 euroko prezioan
- Gizarte eta hezkuntza- arloko esku-hartzea eta eskuhartze psikosoziala. Hau ere bi loteetan banatzen da:
- 1. lotea, eskuhartze zerbitzua, ASOCIACIÓN DE INTERVENCIÓN SOCIOEDUCATIVA KALEXKA enpresari esleitu zaio, eskaintzan aurkeztutako orduko prezioetan.
- 2. lotea, haurren eta nerabeen prebentzio komunitarioko zerbitzua, AISIALDI ZERBITZUAK SL enpresari esleitu zaio, 52.750 euroko prezioan, lizitazioan puntu gehien lortu dituelako.
- Santiagomendiko natur eskola eta aterpetxe zerbitzua. Sasoi Sport SL enpresari esleitu zaio, 40.660,80 euroko prezioan, lizitazioan puntu gehien lortu dituelako.
- Astigarragako baserriak, sagardotegiak eta landa turismoko etxeak seinalizazioa jartzeko kontratua LUR GEROA SL enpresari esleitu zaio, 73.000,00 euroko prezioan. Seinale berriak diseinatu, egin eta jartzeko lanak udazkenean egingo dira.
Bestetik, kontratazio-espediente bat martxan jartzea ere onartu zen ostiraleko Tokikoan:
- Argiteria publikoko luminariak ordezteko lehiaketa egitea onartu zuen Udalak. Kontratu horren helburua da kaleko 163 luminaria led teknologiara aldatzea. Kontratuaren lizitazio prezioa 130.862,49 eurokoa izango da gehienez (BEZ barne). Eskaintzak aurkezteko epea hasiko da lizitazioa kontratatzailearen perfilean argitaratzen denean.
Dirulaguntzak ere izan ziren gaien artean, alde batetik, Astiko elkarteari emandako 20.000 euroko dirulaguntza izenduna, udazkenean deskontu bonoen kanpaina egiteko. Bestetik, bi dirulaguntza-deialdiak martxan jartzea ere onartu zen uztailaren 23ko tokiko Gobernu Batzordean:
- Haurreskolen Partzuergoko beste haurreskoletara haurrak daramatzaten familientzat dirulaguntza deialdia egitea onartu zuen Udalak. Dirulaguntza horien deialdia eta oinarriak laster argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskabideak aurkezteko epea amaituko da iraila amaieran.
- Ikasleentzako garraio-laguntzen oinarriak eta deialdia DBHko 2. zikloa ikastera kanpora doazen ikasleen garraio gastuetarako ere dirulaguntza deialdia egitea onartu zuen Udalak. Dirulaguntza horien deialdia eta oinarriak laster argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskabideak aurkezteko epea amaituko da iraila bukaeran.
Azkenik, Erribera kulturguneko araudiari hasierako onarpena eman zion Osoko Bilkurak eta orain jendaurrean erakusgai jarriko da, interesdunek alegazioak aurkezteko. Araudi horren xedea Erriberaren instalazioak eta gainerako zerbitzuak erabili ahal izateko baldintzak eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak arautzea da.