Albisteak
Atzealdea Hainbat obra egiteko kontratuak esleitu ditu udalak
2020·09·14
Obrak
- Santiagomendiko auzoa hiritartzeko lanak
Santiagomendiko auzoa hiritartzeko obra horietan euri urak jasotzeko ubidea berritu, argiteria publikoa eta telekomunikazioak lurpetik pasa eta errepidea berrituko da. Auzoari onura ugari ekarriko dizkion lanak izango dira, beraz.
Lanen kontratuaren prezioa 265.461,69 eurokoa da eta SASOI ERAIKUNTZAK SL enpresak egingo ditu obrak.
Lanak urrian hasiko dira.
- DBH- Santiagomenditik Mendiaundira doan linea elektrikoa lurperatzeko lanak
Mendiaundi-Aranibarreko orubean DBHko ikastetxea eraiki ahal izateko hainbat urbanizazio lan egiten ari da Udala, besteak beste orubea zeharkatzen duen linea elektrikoa lurpetatzeko lanak.
Linea elektrikoa lurperatzeko kanalizazioa eta obra zibila egiteko lanen kontratuaren prezioa 302.664,41 eurokoa da eta SASOI ERAIKUNTZAK SL enpresak egingo ditu obrak.
Lanak urrian hasiko dira.
- Perurenako auzo lokala
Perurenako bizilagunek egindako eskariari erantzunez Perurenako auzo lokala egokitu eta berritu egingo da: instalazioak, komunak, etab.
Lanen kontratuaren prezioa 62.493,50 eurokoa da eta BANUR SOLUCIONES COMERCIALES, SL enpresak egingo ditu obrak.
Lanak urrian hasiko dira.
- Pump track pista
2018ko aurrekontu partehartzaileen prozesuan herritarrek erabaki zuten pump truck pista bat egitea. Ondorioz, udalak aurreproiektua landu eta lehiaketa egin du, ondoren, proiektua idatzi eta obra egiteko.
Lanen kontratuaren prezioa 80.926,60 eurokoa da eta ELAMA EXKABAZIOAK ETA GARRAIOAK SL enpresari esleitu zaio.
Lehen urratsa pump track pistaren proiektua idaztea izango da eta ondoren gauzatzea. Urte amaitu aurretik egingo da pump track pista.
Beste gaiak
- Eraikinak garbitzeko kontratuaren aldaketa
Udal eraikinak garbitzeko kontratua aldatu du Udalak. Aldaketa hau bereziki, Covid-19aren ondorioz Herri Eskolako eta beste hainbat udal eraikinetako garbiketa zerbitzua indartzeko egin da.
- Hainbat dirulaguntza
Irailaren 9ko Tokiko Gobernu Batzarrak, bestalde, herriko hainbat elkarteri dirulaguntzak ematea onartu du: Gazte Asanblada, SagarArte, Astigarragako Herri Eskola eta Danak Bat Ergobiako kultur elkartea.