Albisteak

Atzealdea Hainbat dirulaguntza eskatzeko epea zabalik da Astigarragako udalean

Horien artean, kirol arloko dirulaguntzak, berdintasun arloko dirulaguntzak eta gizarte zerbitzuen arlokoak daude.

2023·05·16


Kiroletarako dirulaguntzak

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 20ra arte dago irekia. Ondorengo dirulaguntza lerroak dira:

  • Kirol jarduera puntualetarako dirulaguntzak: Kirol-jarduera puntualetarako dirulaguntzak: Astigarragan kirol-jarduera puntualak antolatzen eta egiten dituzten pertsona juridiko edo fisikoak eta irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuak hartuko dira dirulaguntzen lerro honen onuraduntzat.
  • Astigarragako kirolariei dirulaguntzak: Astigarragan erroldatuta dauden, kirol federatuan aritzen diren eta kadetetik beteranoetarako kategorietan dauden pertsona fisikoak izango dira dirulaguntzen onuradunak.
  • Kirol programa eta proiektuei dirulaguntzak.: Dirulaguntza lerro honen onuraduntzat joko dira Astigarragan egoitza soziala duten eta kirol-esparruko programak eta proiektuak gauzatzen dituzten kirol-klubak eta bestelako elkarteak.

Deialdiaren dokumentazioa eta eskaera egiteko inprimakiak

Berdintasun arloko dirulaguntzak

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 19ra arte dago irekia.

Astigarragako herrian emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko helburu eta xedearekin lotutako programa, proiektu eta jarduerak aurrera eramateko dirulaguntzak dira. Ondorengoak dira dirulaguntza jaso dezaketen jarduera eta programak:

  • Emakumeen ahalduntzea eta haien autonomia, independentzia eta garapen integrala bultzatzeko helburua dutenak.
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko elkartegintza sustatzeko helburua duten jarduerak eta programak.
  • Berdintasunaren aldeko prestakuntza ekintzak, hainbat alorretan: kulturan, osasunean, kirolean, gizarte-partaidetzan...
  • Emakumeek bizitza politikoan, ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte hartzea sustatzeko helburua duten jarduerak eta programak.
  • Emakume eta gizonen berdintasunari, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren prebentzioari eta horren aurkako borrokari, eta genero rolak eta estereotipoak kentzeari buruzko sentsibilizazioa eta informazioa zabaltzeko jarduerak.
  • Emakumeen eskubideak aitortzeko eta hedatzeko jarduerak.
  • Emakumeek, emakume-taldeek eta mugimendu feministak historian zehar eta gure egungo gizartera arte egindako ekarpenak aitortzeko eta berreskuratzeko helburua duten jarduerak.
  • Gizonek laneko berdintasunaren alde duten konpromisoa sustatzea xede duten sentsibilizazio, prestakuntza eta informazio jarduerak.
  • Gizonen eta emakumeen berdintasunaren aldeko elkartearen jarduera arruntaren mantentzea.
  • Salbuespenez, Astigarragan sustraiturik dauden ikuskizunak, ospakizunak eta urteurrenak antolatzea ere diruz lagundu daitezke, genero berdintasunarekin harremana izanez gero.
  • Diruz lagunduko zaie gizon eta emakumeen benetako berdintasunaren eremuan Astigarragan lan egiten duten taldeei eta talde horietako pertsonei, prestakuntza ikastaroetan, mintegietan eta kongresuetan parte hartzen dutenean, beti ere horiek genero berdintasunarekin lotuta badaude.

Deialdiaren dokumentazioa eta eskaera egiteko inprimakiak

Gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak

Proiektu eta programetarako dirulaguntzak

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik. Gizarte zerbitzuen arloko jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko Astigarragako erakunde publiko zein pribatuk, antolatutako jarduera edota jarduteko esparrua Astigarragan baldin badute eta Gipuzkoako herrialdekoak direnak baina beti ere azkeneko kasu horretan onuradunen artean Astigarragako bizilagunak badira eta Gizarte Zerbitzuen alorrean jarduten badute.

Deialdiaren dokumentazioa eta eskaera egiteko inprimakiak

Garapenerako Lankidetza Progamarako dirulaguntzak

Lau diruLaguntza mota jasotzen ditu:

  • Lankidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 27ra arte.
  • Garapenerako sentsibilizazio- eta/edo hezkuntza-jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30era arte 3.
  • Larrialdietan ekintza humanitarioak finantzatzeko diru-laguntzak. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 30era arte
  • Tokiko lankide gazteentzako laguntzak finantzatzeko dirulaguntzak. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 27ra arte.

Deialdiaren dokumentazioa eta eskaera egiteko inprimakiak