Albisteak
Atzealdea Hainbat arlotan dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
2021·03·22
Euskara, Kultura eta Jaiak
- Euskara: deialdi honen xedea da euskararen erabilera sustatzea helburu duten interes orokorreko jarduera, proiektu eta programak laguntzea. Horretarako, Udalak 15.000 euro aurreikusi ditu.
- Kultura eta Jaiak: Deialdi honen xedea kultura sustatu eta zabaltzeko eta jai giroko urteko programa eta jarduerak laguntzea da. Horretarako, Udalak 20.000 euro aurreikusi ditu kultur arlorako eta 38.500 euro jaietarako.
Eskaerak udaletxeko erregistroan, telematikoki Udaleko webgunean edo Erribera kulturgunean aurkeztu daitezke.
Ikusi oinarriak.
Kirola
Dirulaguntza deialdi honen helburua Astigarran kirol arloan 2021.urtean garatuko diren interes orokorreko jarduerak edota egitasmoak laguntzea izango da.
Hiru ataletan banatzen da:
- Kirol ekintza puntualak: Horretarako 21.000 euro aurreikusi dira.
- Kirolariei laguntzeko (indibiduala nahiz taldekoa): Horretarako 1.000 euro aurreikusi dira.
- Kirol programetarako: Horretarako 2.200 euro aurreikusi dira.
Eskaerak Astigarragako udaletxeko erregistroan edo telematikoki udalaren webgunean aurkez daitezke.
Ikusi oinarriak.
Gizarte Zerbitzuak
- Gizarte Zerbitzuen arloan 2021ean garatuko diren jardueren, proiektuen eta programak aurrera eramateko dirulaguntzak. Horretarako, 4.400 euro aurreikusi dira. Ikusi oinarriak.
- Garapenerako lankidetza programak aurrera eramateko dirulaguntzak. Horretarako, 55.941,98 euro aurreikusi dira, horrela banatuko direnak: %75a lankidetza garatzeko dirulaguntzetan, %15a larrialdietan ekintza humanitarioak finantzatzeko, %5a garapenerako sentsibilizazio eta/edo hezkuntza jarduerak finantzatzeko eta %5a tokiko kooperatzaile gazteen laguntzak finantzatzeko. Ikusi oinarriak.
Eskaerak Astigarragako udaletxeko erregistroan edo telematikoki udalaren webgunean aurkez daitezke.
Merkataritza ekintzailetza
Astigarragan hutsik dauden lokaletan jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzak. Horretarako, 18.000 euro aurreikusi ditu Udalak.
Eskaerak Astigarragako udaletxeko erregistroan edo telematikoki udalaren webgunean aurkez daitezke.
Ikusi oinarriak.