Albisteak
Atzealdea Guztion, merkataritza ekintzailetza sustatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik urriaren 31ra arte
2022·10·14
Guztion Astigarraga merkataritza berraktibatzeko programaren baitan, dirulaguntza lerro berri bat abiatu zuen Astigarragako Udalak 2020an; Guztion, merkataritza ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak, hain zuzen ere.
Edizio honetan ondorengo proiektuak babestu dira:
- Centro de Estética Grupo Zabala, S.L.-Edertasun zentroa
- Kupela taberna-Maider Múgica Monsalvo
Dirulaguntzak estaltzen dituen gastuen artean lokalaren gastua laguntzeko izango dira. 4.000 euro bitarteko dirulaguntzak dira eta eskaitzailearen egoeraren arabera gastuen %30 eta 50 artean finantzatuko da.
Ikusi oinarriak
Astigarragako lokal hutsen poltsa
Udalak lokal hutsen poltsa sortu zenetik, lau lokal aktibatzea lortu da. Oraindik ere aukera dago atxikimendu berriak jasotzeko eta interesa duen jabeak informazioa eskatu edota izena eman dezake Guztion Astigarraga webguneko formularioa betez.
Laguntza ekonomikoaz haratago, aholkularitza eta bidelaguntza jasotzeko aukera ere badago eskualdeko Ekinean ekintzailetza zerbitzuaren bitartez.