Albisteak

Atzealdea Guztion Astigarraga egitasmoa, hutsik dauden lokalak dinamizatzeko

Merkataritza lokalen aktibazioa lantzen ari da Astigarragako Udala "Guztion Astigarraga" egitasmoaren baitan. Astigarraga erdigunean hutsik dauden lokal komertzialen jabeei dei egin zaie gaur 19:00etan Kultur Etxean antolatu den bilera informatiboan parte hartzera. Behe solairuko lokal bat jabetzan duen oro gonbidatuta dago.

2020·02·20


2019an hasi zen Udala jarduerarik gabeko merkataritza lokalen aktibazioa lantzen eta hainbat jaberekin harremanetan jartzen. Interesa adierazi zuten jabe horien lokaletan azterketa lanak egin ziren eta jabeek lokalaren diagnosia eta planoa jaso zuten.Aurten ere lokalen ezaugarriak biltzeko bisita bat egingo du Guztion egitasmoko udal-teknikariak.

Horrez gain, lokal hutsen poltsa publikoa jasoko duen webgunea zabalduko da laster. Hitzartutako lokalak promozionatzea izango da webgune horren helburua. Negozio bat irekitzeko lokal bila dabilen ekintzailearekin zubilanak egingo ditu Udalak, lokala eskaintzen eta bilatzen dutenen artean harremana bultzatuz.

Ildo beretik, ekintzaileei zuzendutako dirulaguntza lerro bat lantzen ari da Udala. Nagusiki, lokalaren alokairu gastua babestuko duena.

Bilera informatiboa

Honen guztiaren inguruko azalpenak eman eta zalantzak argitzeko bilera bat egingo da:

  • Eguna: otsailaren 20a
  • Ordua: arratsaldeko 19:00etan
  • Lekua: Astigarragako Kultur Etxean.