Albisteak
Atzealdea Gune berri bat Gaztelekuarentzat
2020·09·25
Gaztelekua: espazio berria
Hezitzaile eta nerabeek aspalditik egiten zuten eskaera da Gaztelekuaren espazio aldaketa, nerabeen hazkundearekin lehen zuten lokala aspaldi txiki gelditu zelako. Liburutegia Kultur Etxe Zaharretik Erribera Kulturgunera pasa zenean, Kultur Etxe Zaharreko 2.solairua gune egokia izan zitekeela iruditu zitzaion Udalari, eta baita hezitzaileei ere. Hezitzaileak oso pozik eta motibatuak agertu dira leku aldaketarekin.
Espazioa
Espazioak aukera paregabeak eskaintzen ditu oso argitsua izateaz gain, lokala handia da, eta hezitzaileen asmoetako bat gune ezberdinak banatzea da, espazio intimoagoak egin eta harremanak lantzeko.
Eraikuntzaren kanpoaldeari ere emango zaio garrantzia, zerbitzua ez da barruko espaziora mugatuko, kanpoaldekoa ere izango da Gaztelekua.
Funtzionamendua eta dinamika
Joan den ikasturtean hainbat aldaketa mahai gainean jarri ziren, baina egiturak berak zaildu egiten zituen eta bertan behera gelditu ziren. Ikasturte honetan, kokapenak asko errazten du aldaketa horiek gauzatu ahal izatea. Hori dela eta, ohiko programazioa antolatzeaz gain, maila ezberdinetako eskuhartzeak diseinatuko dira; pertsona, talde edota koadrila bakoitzaren ezaugarrietara egokituz.
Bisitak eta bilerak
Urriaren 3an egingo da Gaztelekuaren inaugurazio ofiziala, baina aurreko egunetan, irailaren 29tik urriaren 2ra, nerabeek eta gurasoek izango dute Gazteleku berria ezagutzeko aukera egingo diren bisita eta bileren bitartez.
Bertan, espazio berria ezagutzeaz gain, ezarri diren osasun neurrien azalpena emango zaie.
Bisita eta bilera hauek ikasturte mailaren arabera banatu dira, maila bakoitzari data eta ordutegi zehatz bat egokituz, hauek dira:
- IRAILAK 29: DBH 1
- Nerabeak 17:00-18:00
- Gurasoak 18:30-20:00
- IRAILAK 30: DBH 2
- Nerabeak 17:00-18:00
- Gurasoak 18:30-20:00
- URRIAK 1: DBH 3
- Nerabeak 17:00-18:00
- Gurasoak 18:30-20:00
- URRIAK 2: DBH 4 eta BATX-1
- Nerabeak 17:00-18:00
- Gurasoak 18:30-20:00
Guraso edo tutore guztiek parte hartzeko hartzen diren neurrien onarpen dokumentua sinatu beharko dute parte hartzeko izen-emate orriarekin batera. Ondoren sinatutako bi orriak asti.gaztelokala@gmail.com helbidera bidali behar dira, edo whatsapp bidez 690 010 823 telefonora.