Gizarte langilearen lanpostua betetzeko 1. eta 2. ariketak egin zituzten atzo
2021·03·31
Gizarte-langilearen plazaz gain, badira beste batzuk lanpostuen zerrendan hutsik daudenak, eta hauek betetzeko prozesuak ere martxan daude.
Bi administrari-lanpostu daude betetzeko: kontu-hartzailetzako administraria eta hirigintzako administraria, eta udaltzaingoan ere zenbait lanpostu daude betetzeke, udaltzaingoko ofizialordea, lehen agentea eta udaltzainen bi plaza. Bi kasuetan, administrariak eta udaltzainak, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu dira, eta epaimahaia osatuta dago. Beraz, laster izango dira lehiaketa-oposizioaren lehen ariketak.
Bestetik, Berdintasuna, elkarbizitza eta partehartze saileko teknikariaren eta Toki Garapeneko teknikariaren lanpostuak betetzeko eskabideak aurkezteko epea une honetan zabalik da, apirilaren 22a izango da eskabideak aurkezteko azken eguna.
Berdintasuna, elkarbizitza eta partehartze teknikaria, oinarriak.
Toki Garapeneko teknikaria, oinarriak.