Albisteak

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak uko egin dio autobusaren ibilbideari alternatiba hobea emateari

Autobus-geltokiak herrira gehiago gerturatzeko udalak alternatiba desberdinak mahaigaineratu arren, Aldundiak ez ditu begi onez ikusi. Gaueko autobusak herrian gelditzea da onartu duten gauza bakarra.

2022·11·04


Donostia ibilbideko lanak hasi zirenean, Udalak Aldundiari eskatu zion Hernaniranzko autobus lineek herritik barrena egin zezatela ibilbidea. Aldundiaren erantzuna ezezkoa izan zen, denbora falta eta herri barruko trafiko oztopo ugari posibleak kontuan hartuz.

Hori ikusita, Udalak beste planteamendu bat egin zuen, autobusak Pelotari biribilgunean (Kutxako biribilgunean) duen geltokira sartu eta berriz irtetea ibilbidearekin jarraitzeko, poligonoan barrena hurbilduz Baina Aldundiaren erantzuna berriz ere ezezkoa izan da batik bat denbora falta argudiatuta eta honek autobusen ordutegia hankaz gora jarriko duela argudiatuz.

Udala Aldundia konbentzitzen saiatu da, ibilbide seguruago eta irisgarriago bat lortzeko asmoz. Kontuan izan behar da, obrek denbora luzez iraungo dutela (5-7 hilbabete), neguko hilabeteetan izango direla eta tartean, gainera, sagardo denboraldia izango dugula.

Udalaren eskaeraren aurrean, Aldundiak ibilbide “berriaren” denbora berkalkulatzea onartu zuen eta kalkulu horien arabera, Udalak proposatutako alternatibak, bai BU12 zein BU13 linean, 2-3 minutuko atzerapena eragingo lukeela ondorioztadu ondoren, Aldundiak biderazintzat jo du proposamena eta soilik BUG40 linean onartu du autobusak Pelotari kaleko biribilguneko (Kutxako biribilgunean) geltokian gelditzea.

Udalak egingo dituen egokitzapenak

Orain arte udalak ez ditu markesinak jarri ibilbide definitiborik ez zuelako, baina orain beharrezkoak diren geralekuetan jarriko ditu. Bestalde, Udalak beharrezkoak diren beste egokitzapen batzuk egitea ere aurreikusten du, hala nola argiztapena indartzea puntu ilunenetan.