Gipuzkoako arreta psikologikorako doako zerbitzuak itxialdi garaian
2020·03·31
Bakardadea egungo arazo sozialetako bat da, batez ere, emakumezkoen eta adineko pertsonen artean; eta bizitzen ari garen itxialdi egoeraren ondorioz areagotu egin da. Hortaz, Gipuzkoan, arreta psikologikoa doan eskaintzen duten bi telefono daude eskura, eta bertan, profesional batekin hitz egiteko aukera izango du deitzen duen pertsonak (bakarrik sentitzen delako, gomendioren bat behar duelako, hitz egiteko gogoa duelako, etab.).
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofiziala
COVID-19a arrazoi duen osasun krisia eta jasaten ari garen Alarma-Egoera kontuan hartuta, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak biztanleriari telefono bidezko arreta psikologikoa eskaintzeko elkargokideen artean bolondresen zerrenda bat burutu du.
Bizitzen ari garen berrogeialdi-egoera honek eragina izan dezake pertsona askoren gogo-aldartean, bai isolamenduarengatik bai egunero Koronabirusaren inguruan jasotzen dugun informazio mailagatik. Psikologikoki pertsona horiei laguntzeko helburuarekin, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak kode etiko eta deontologiko batean oinarritutako kalitatezko arreta bermatzen duten osasun psikologoen zerrenda sortu du, haietako guztiak elkargokideak eta behar bezala gaituak direlarik.
- Telefonoa: 692 566 160
- Ordutegia: 10:00-14:00 deitu behar da, Telefonoz goizez edo arratsaldez profesional batekin hitzordu telefonikoa emango zaie.
Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa, GIT delakoa,
1987an jaio zen, Giza baliabide gisa. Bere egitasmoa oso argia da: entzuteko premia duen orori, telefonoaren bidez harreman erraz eta azkarra eskaintzea, honela, norbait izan dezan entzun, konprenitu eta laguntzeko prest. Entzute aktibo baten bidez, pertsonari egoera ulertaraziz eta elkarrizketa osoan zehar pentsatzen lagunduz, bere egoeratik atera ahal izateko helburuak eta erabakiak hartzera sustatuz. Osasun-alarma egoera honetan, isolamendua dela eta, entzuteko premia duen pertson kopurua areagotu egin da.
- Telefonoa: 900 840 845
- Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 9:30-13:00/16:00-21:00
- Larunbata: 9:30-13:00/17:00-20:00
- Igandea: 17:00-20:00