Albisteak
Atzealdea Gimnasia 65+ martxan egongo da urriaren 20tik aurrera
Covid-19a dela eta adineko pertsonen jarduerak geldik egon dira martxotik. Aste honetan ttipi-ttapa programa abian jarri da, eta urriaren 20an, kiroldegiko gimnasia 65+ abiatuko da. Hau ere, egun dugun osasun egoerara egokituta. Izen-emateak urriaren 13tik 16ra, kiroldegian.
2020·10·09
Bizi dugun osasun egoera kontuan izanda eta ahalik eta pertsona kopuru handienari parte hartzeko aukera emateko, zenbait egokitzapen egin dira Gimnasia 65+ ikastaroan, hauek dira:
- Bi saio izango dira astean, astearte eta ostegunetan izango dira 10:30-11:30 artean.
- Saio bakoitzean 10 partehartzaile egongo dira gehienez, eta begiralea.
- Erabiltzaile bakoitzak hasera batean egun batean soilik eman ahal izango du izena. Ondoren, bigarren egunean lekua soberan egongo balitz, emango litzaieke erabiltzaile horiei aukera bigarren egunean parte hartzeko ere.
- Izen ematea kiroldegian egin behar da, urriaren 13tik 16ra.
- Jarduerak 15€ko/hiruhileko tasa izango du. Bigarren egunerako izen-ematea egiten duenak bi aldiz ordaindu beharko du aipatutako tasa.
- Saioak kanpoan egitea lehenetsiko da.
Hartu beharreko neurriei dagokionean, saioa hasi baino lehen eta amaitu eta gero derrigorrezkoa izango da musukoa jantzita edukitzea, baina saioan zehar segurtasun distantzia mantenduko denez, ez da beharrezkoa izango. Horretaz gain, kiroldegiak covid-19a dela eta ezarritako funtzionamendu baldintzak bete beharko dira.