Albisteak

Atzealdea Gaur jarri dira martxan Gobadarien ibai-parkeko ur-txorrotak

Irailaren 30era arte egongo dira martxan.

2025·06·19


Iaz jarri ziren martxan lehen aldiz ibai-parkeko ur-txorrotak, parkearen aisialdi-eskaintza zabalduz. Aurten, igerilekuarekin batera martxan jartzea zen asmoa, baina arazo teknikoengatik atzeratu behar izan da. Hala ere, gaurtik aurrera martxan dira eta astigartarrak freskatzera eta jolastera hurbil daitezke.

Ur-txorroten funtzionamenduan berrikuntza bat dago, pultsadore bat jarri da. Pultsadorea zapalduz gero, txorrotak 15 minutuz aktibatuko dira, 15 minutu igaro ondoren itzali egingo dira, eta berriro pizteko, pultsadorea berriro zapaldu beharko da.

Ur-txorrotak mahaietatik gertu daude, eta, aska duen iturriarekin batera, urarekin jolasteko eta esperimentatzeko espazio bat osatzen dute, bero garaian freskatzeaz eta gozatzeaz gain.

Halaber, klima-aldaketaren ondoriozko balizko bero-boladetatik babesteko gunea izango da.