Albisteak

Atzealdea Gaur hasi dira berriro ere Emakumeon plazako muralerako argazki saioak

Emakumeon plazako murala osatzeko herriko emakumeekin* zenbait saio burutu ziren martxoan Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik. Covid-19aren hedapenari aurre egiteko piztutako alarma egoera dela eta, bertan behera gelditu ziren saioak. Gaur berrekin zaie saioei eta lehenengo parte-hartzaileak Harituz elkarteko kideak izan dira.

2020·02·01


Argazki saioetan aurretik izena emanda zeudenek soilik ahalko dute parte hartu. 8 saio izan ziren bertan behera gelditu zirenak, baina aforoa murriztu behar denez, 11 saio egingo dira. Guztiak ekainan izango dira, goizez 10:30-12:30 bitartean eta arratsaldez 17:30-19:30 bitartean, egunak Udalak zehaztuko ditu parte-hartzaileekin. Martxoko saioak Erribera kultur etxeko aretoan egin baziren ere, falta direnak kultur etxe zaharrean egingo dira, areto nagusian.

Saioak kontingentziarako babes neurriak zorrotz beteta eta 10 pertsonako taldeetan egingo dira.

Hau da partehartzaileek saioetara eraman beharreko materiala:

  • Maskarilla.
  • Kolore argiko arropak, koloretsuak, bolantedunak, zapiak...
  • Udarako arropak; manga motza, tiradunak, udarako galtzak eta gonak.
  • Jarduera edo kirol ezberdinetan dabiltzanak, horri dagokion arropa: pailazo, judoka...
  • Norberarentzat garrantzitsua den objekturen bat; liburua, herraminta...
  • Jolasteko, beste emakumeekin* aritzeko, konpartitzeko eta mugitzeko gogoa.