Albisteak
Atzealdea

Gasteizen gertatutako erailketa matxista gaitzesteko adierazpena

1
Gasteizen gertatutako Erika T.-ren erailketa dela eta, Astigarragako Udalak gaitzespena adierazi nahi du. Halaber, herritarrak gonbidatu nahi ditu bat egitera Emakumeon Etxeak antolatutako kontzentrazio deialdiarekin, gaur arratsaldean, urriaren 14an, 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan.

2021·10·14


Astigarragako Udalak bere gaitzespen irmoena azaldu du atzo Gasteizen gertatutako Erika T.-ren erailketaren aurrean, eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimaren hurbilekoei.

Astigarragako Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

Emakumeon Etxeak erailketa hau gaitzesteko elkarretaratze isila deitu du, gaur, urriaren 14an, 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan.

1