Albisteak

Atzealdea Urgentzia neurriak hartu behar izan dituzte garbiguneetan segurtasun neurriak bermatzeko

Maiatzaren 4an zabaldu ziren garbiguneak, baina aforoa kontrolatzeko arazoak direla eta, ezinbestekotzat jotzen diren hondakinak bakarrik eraman ahal izango dira eta asteburuan itxita egongo dira.

2020·05·06


Maiatzaren 4an garbiguneak zabaldu ziren. San Marko Mankomunitatea eta enpresa kudeatzailea elkarlanean aritu dira garbiguneen irekieran langileen eta baita erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Garbiguneko arduradunak aritu da une oro aforoa kontrolatzen segurtasun distantziak mantentzen direla ziurtatzeko eta jende-pilaketak saihesteko. 

Baina, aforoa kontrolatzeko arazoak sortu dira. Hori dela eta, urgentzizko neurriak hartu behar izan dituzte:

  • Asteburuan garbiguneak itxita egongo dira
  • Ezinbestekotasuna: Alarma egoera hasi zenetik herritarrek euren kontu egindako obrak, etxean egindako kimaketak atera ezin izateagatik erabiltzaileek transmititutako arratoi eta beste karraskarien agerpena ekiditeko... beharrezkoak dren hondakinak eraman ahal izango dira soilik. Azken finean, hurrengo astera arte itxaron ezin duten hondakinak. (garbiguneak aforo mugekin ireki diren arren, alarma egoerako dekretuak indarrean jarraitzen duelako erabaki da neurri hau hartzea).