Albisteak
Atzealdea Garbiguneak asteburuetan zabalik
Maiatzaren 4an zabaldu ziren garbiguneak baina aforoa kontrolatzeko arazoak zirela eta, asteburuetan itxita uztea eta soilik ezinbesteko hondakinak eraman ahal izatea erabaki zuen San Marko mankomunitateak. Hemendik aurrera, asteburuetan zabalik egongo dira baina berrerabiltzeko eremuak itxita mantenduko dira langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.
2020·05·27
San Marko mankomunitateko webgunean kontsultatu daitezke erabilera ordutegiak, mantentze lanak eta garbiketa egiteko 15 minutu beranduago irekitzen dira eta 15 minutu lehenago itxi.
Une oro aforoaren kontrola egingo da, eta segurtasun neurriak bete beharko dira.