Albisteak

Galtzaur jubilatuen elkartearen zuzendaritza batzorde berria onartu da

1
Uztailaren 5ean ospatu zuen Galtzaur erretiratuen elkarteak ezohiko Batzarra. Bertan, zuzendaritza batzorde berriko kideen izendapena ontzat eman zen, eta beste zenbait gai landu ziren.

2021·08·03


Hauek dira Zuzendaritza Batzorde berria osatzen duten kideak:

  • Lehendakaria: Bixente Arrizabalaga Bengoetxea
  • Lehendakariordea: Concepción González Holgado
  • Idazkaria: Inozentzio Fernández Teran
  • Diruzaina: Juan Antonio Pérez Piñeiro
  • 1. bokala:Juan Castillo Cuesta
  • 2. bokala: María Teresa Oscoz Alvarez

Izendapenak egiteaz gain, Estatutuetako artikulu batzuetan aldaketak proposatu eta onartu ziren batzarran, eta barne-araudi berriari oniritzia eman zitzaion.

Bestetik, zuzendaritza Batzorde berria lantzen ari den helburu orokorra, espezifikoak, espero diren emaitzak eta garapen-ardatzak azaldu eta onartu ziren.

Zuzendaritza Batzorde berriak ezarritako helburu orokorra Galtzaur elkarte dinamikoa izatea da, jarduerak garatuz eta harremanak sortuz.

Helburu espeziko gisa hauek aipatu ziren:

  • Bazkideen ongizate orokorra hobetzea
  • Ongizate emozionala hobetzea
  • Emakumearen parte-hartze aktiboa sustatzea
  • Elkartea herriko jubilatu guztiengana iristen saiatzea
  • Galtzaur beste elkarte batzuekin erlazionatzea
  • Herriko elkarbizitza hobetzen saiatzea
  • Ahalik eta bazkide gehienek hartu dezatela parte jardueretan

Batzarraren amaieran, Galtzaurren lan egiteko kudeaketa operatiboko organo berria aurkeztu zen: lan-batzordeak.

Lan-batzorde bakoitza gutxienez bi pertsonak eta gehienez zortzik osatuko dute. Sei garapen-ardatzen bilakaera ona lortzea izango da batzorde hauen eginkizuna.

Hauek dira aipatutako sei garapen-ardatzak:

  • Kultura-garapena
  • Garapen emozionala
  • Garapen soziala
  • Helburu orokorreko garapen fisikoa
  • Garapen informatikoa
  • Garapen ekonomikoa

Zuzendaritza-batzorde ohiari: eskerrik asko!

Astigarragako Udaletik eta Galtzaurretik eskerrak eman nahi dizkiegu 8 urtez zuzendaritza batzordeko kide izan direnei Galtzaurren egindako lanagatik eta aldaketarako erakutsi duten jarrera onagatik:

  • Lehendakaria: Emilio Adan
  • Lehendakariordea: Mari Luz Zamarro
  • Diruzaina: Elvira Arangoya
  • Idazkaria: Josetxo Goikoetxea
  • 1. Bokala: Angel Mateos
  • 2. Bokala: Concepción Gonzalez
Ezohiko batzarraren akta ikusi
1