Albisteak

Atzealdea Galtzaur Jubilatuen elkartearen hausnarketa-jardunaldia egingo da urtarrilaren 20an, Erriberan

2020ko otsailetik, Astigarragako Udala, Bat, Bi ta Hiru gizarte-berrikuntzako aholkularitzarekin eta Galtzaur elkarteko Zuzendaritza Batzordearekin batera, Astigarragako jubilatuen eta Pentsiodunen Udal Zentroaren (Galtzaur) inguruko gogoeta prozesu bat burutzen ari da.

2021·01·18


Prozesu horretan, funtsezko bi puntu jorratzen ari dira:

  1. Elkartearen egungo egoera
  2. Etorkizunerako hobekuntza proposamenak sortzea.

Horretarako, eta bazkideek gaur egun Elkartea nola hautematen duten jakiteko, zenbait ekintza egin dira. Horien artean, inkesta bat bidali zen posta arruntaz, bazkideen iritzia jakiteko.

Erantzunak jaso eta aztertu dira eta ateratako ondorioen berri eman eta horien inguruan hausnartzeko Gogoeta Jardunaldi bat antolatu da. Bertan, inkestaren erantzunak azalduko dira eta elkartearen etorkizunerako proposamenak egingo dira.

Garrantzitsua da ahalik eta bazkide kopuru handiena bertaratzea, iritzia ezagutzeko eta elkartearen etorkizuna nolakoa izatea nahi den elkarrekin eraikitzeko. 

Gogoeta Jardunaldia

Bertan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea alkatetza@astigarraga.eus helbidera idatziz edo 625023696 telefonora deituz.

  • Noiz? 2021eko urtarrilaren 20an, asteazkenean.
  • Non? Erribera kulturguneko Auditorioan 
  • Ordua: 10:00etatik 12:30era.

Hausnarketa jadunaldi honen emaitzak Urteko Batzar Orokorrean aurkeztuko dira.

*Covidaren aurkako neurriak uneoro ziurtatuta egongo dira.