Albisteak
2021·03·12
Astigarragako Udalarentzat Galtzaur Elkarteak egiten duen lana oso garrantzitsua da. Horregatik, aurreko ikasturte osoan zehar, eta ikasturte honetan bertan, Galtzaur erretiratuen etxeak elkartearen orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa-prozesu bat bideratu du.
Hilabete hauetan, zuzendaritza batzordearekin zuzenean egin du lan Udalak, Bat, Bi ta Hiru gizarte-aholkularitzaren laguntzarekin. Prozesu horretan, inkesta bat prestatu eta bidali zen bazkide guztien iritzia jakiteko, eta inkesta horren emaitzak hausnarketa-jardunaldi batean aurkeztu ziren. Jardunaldi horretan, etorkizuneko ildo posibleak landu ziren.
Horregatik guztiagatik, aurten, Urteko Batzarrera joatea oso garrantzitsua da.
Urteko Batzarra
Galtzaur elkarteko Zuzendaritza Batzordeak 2021eko martxoaren 15eko urteko bilerarako deia egiten die Galtzaur elkarteko kide guztiei.
Erriberako Kulturguneko Auditorioan egingo da 11:30ean, covid-19aren aurkako neurri guztiak bermatuz. Bilera atal hauetan banatuko da:
- Ongietorria eta 2019-2020 akta irakurtzea
- 2020ko jardueren eta ekitaldien laburpena
- Bazkide-mugimendua 2020. urtean
- Diru-laguntzak eta gastuak
- Gogoeta Jardunaldiaren emaitzen azalpena eta hurrengo urratsak
- Galdera-eskaerak