Albisteak
Atzealdea Galtzaur elkartearen 40 urteak ospatzeko triptikoaren aurkezpena eta argazki erakusketa
2022·06·17
Galtzaur Elkarteak eskainitako prentsaurrekoan elkarteak duen lehenengo akta irakurri zuten, duela 40 urtekoa.
Ondoren, gaur egun egiten ari diren lanaren azalpenarekin batera, urtarriletik eratzen ari diren harrera-planaren berri eman zuten. Helburua bazkide berriei eta elkartea ezagutzen ez dutenei nola antolatzen diren eta zer egiten duten ezagutzera ematea da. Horretarako, triptiko bat sortu dute. Bertan, elkarteari buruzko informazioa aurki daiteke: elkartean izena emateko baldintzak, antolatzeko modua eta egiten diren jarduerak, besteak beste.
Triptikoaren batera ongietorri inkesta bat ere banatuko dute, bazkide berrien interesak ezagutzeko eta elkartean zenbateraino parte hartu nahi duten jakiteko. Informazio hori erabiliaz, bazkideentzat interesekoak diren beste jarduera batzuk martxan jarri eta elkartean berrikuntzak egin nahi dituzte.
Amaitzeko, 40.urteurrena ospatzeko ekintzak prestatzen ari direla esan zuten, irailetik aurrera gauzatuko dira. Eta, azpimarratu zuten azkenaldian burutu dituzten jarduerek oso harrera ona izan dutela; hala nola, ibilaldia, finantza hitzaldia eta irteera kulturalak.
Argazki erakusketa
40 urte hauetan Galtzaur Elkartean parte hartu duten boluntzarioen argazkiekin erakusketa bat antolatu dute.
Erakusketa elkartearen egoitzan egongo da ikusgai uztailaren amaierara arte.
Edonor hurbil daiteke erakusketara, baina bazkide batekin joan behar da.