Albisteak
2019·12·13
Aurtengo gabonetarako herriko eragileek Udalarekin elkarlanean egindako kanpainaren bitartez, gabonetako giroa pizteaz gain, helburua bertako kontsumoa sustatzea da, herrian ekoizten den Aparduna ezagutzera emanez herriko komertzioetan ekintza zuzenak egin eta hauek dinamizatuz.
Gaur hasiko dira kanpaina honetan antolatutako lehen ekimenak, Joseba Barandiaran plazan 18:30etik 21:00era Astigarragako Musika Eskolako bost taldek kontzertua eskainiko dute (Ken 8; aire-aire; Eira; Deblauki eta Ze Demontre), eta tartean,19:30ean, topa herrikoia egingo da
Gabon apartsuak herriko komertzio txikian
Kanpaina honen bitartez sagardo aparduna balorean jarri nahi da. Horretarako, abenduaren 13tik abendurean 31era herriko komertzio txikian egiten diren erosketak sarituko dira. 30.000 zozketa-txartel banatuko dira ekimenera atxikitu diren 19 establezimenduen artean. Sarien artean, sagar barietate eta errima denbora ezberdineko apardun zein bestelako guztiziekin osaturiko 30 saski, aparduna erosteko 1.000 deskontu-bonu eta sagardotegietara bisita gidatuak zozketatuko dira.
Astiko, komertzio txikia sustatuz
Astigarragan, guztira, 25 establezimenduk egin dute kanpaina honen alde. 19 lokaletan eskuragarri egongo dira zozketa-txartelak eta 6 tabernetan herritarrek apardun kopa bat eskatzeko aukera izango dute.
Gainera, abenduaren 27 eta 28an, eta iazko esperientziari jarraikortasuna emanez, txikienentzat atrakzioak jarriko ditu Astikok. Aurten 3 guneetara zabaldu da ekimena: Joseba Barandiaran plaza, Norberto Almandoz plaza (Correos) eta Kontxa Etxeberria plazan .
Azkenik, Udalak euskarazko oparien katalogoarekin batera gutun eredu bat bidali du etxeetara eta Olentzero eta Mari Domingiri helarazteko postontziak jarri dituzte herriko dendariek. Astigarragako merkatariek ere zenbait opari eskatu dizkiete Olentzero eta Mari Domingiri gutuna ematera hurbiltzen diren haurren artean zozketatzeko.