Albisteak
Atzealdea Furgoneta ibiltariaren zerbitzua indartuko da herrian, bilketa-maiztasuna handituz
San Markoseko Mankomunitateak gaikako bilketa zerbitzua indartu du. Astigarragaren kasuan furgoneta ibiltaria Barandiaran plazan egongo da hileko 2. ostiralean 16:00etatik 19:15era eta hileko azken ostiralean 9:00etatik 12:00etara. Ergobian, berriz, hileko azken ostiralean 12:10etik 12:45era.
2021·02·08
Hauek dira furgoneta ibiltarian bitzen diren hondakinak:
- Sukaldeko olioak.
- Pintura, bernizak, disolbatzaileak, kolak...
- Lanparak eta fluoreszenteak.
- Etxetresna elektriko txikiak.
- Telefono mugikorrak.
- Garbiketarako produktu kimikoak.
- Termometroak.
- Informatikako materiala: monitoreak, teklatuak...
- Pilak eta bateriak.
- Aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak... (beraien ontzi hutsak ere bai).
- Automobiletako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak...
- Kamerak eta argazkilaritza-materiala.
- Erradiografiak.
- Herbizidak eta intsektizidak.
- Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak.
- Jostailu elektriko eta elektronikoak.
- CDak, DVDak...
Ikusi bilketa egutegi eguneratua.
Etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketaren informazio gehiago hemen.