Albisteak

Atzealdea Fibrozementuzko hondakinak eta objektuak biltzeko zerbitzua azaroaren 4an jarriko da abian.

Mankomunitateak era horretako hondakinak eta objektuak jasotzeko protokolo bat ezartzea lortu du. Helburua da mota honetako kantitate txikiak dituzten herritarrei bilketa zerbitzua eskaintzea.

2019·10·31


Printzipioz, hilean behin (hileko lehen astelehenean) Garberako garbigunean, goizez eta arratsaldez (10:00-13:00 / 15:30-18:30) egingo da bilketa.

Bilduko den materiala ez da hauskorra izango, egoera onean egon beharko du eta desmuntatu beharrik gabe. Kantitatea ibilgailu berezirik gabe garraiagarria eta manipulagarria izan beharko da, honako gehienezko neurriak eta kantitateak kontuan hartuta:

  •  2 fibrozementuzko plaka (4m2 eta 50 kg-tik beherakoak).
  • 3 ml-ra arteko hodi zati bat. 
  • 5 jardinera.
  • 30 kg-ra arteko elementu apaingarri edo bereziak.

Hortik gorako kantitateak izatekotan, erabiltzaileek baimen berezia eskatu beharko dute San Marko Mankomunitatean (tlf.943 21 49 77) . Erabiltzaile partikularrek ekarritako hondakinak bakarrik onartuko dira. Beraz, udal bilketako enpresek, industria orokorrak eta saltokiek ezingo dituzte hondakinak ekarri. Erabiltzaileek inprimaki bat bete eta NANa aurkeztu beharko dute. Ondoren, euren ibilgailuan joan beharko dira garbigunearen barnean honetarako mugatutako eremuraino eta han arreta emango diete helburu hauetarako bereziki kontratatutako langile espezializatuek.