Familia plana: ezgaitasun baloratua duten pertsonen autonomia, integrazioa eta enplegua sustatzeko
2019·07·30
Adecco Fundazioak, Cidetec Fundazioaren eta Astigarragako Udalaren laguntzarekin batera, familia plana deituriko programa abiarazi du.
Programa honek ezgaitasuna baloratuta daukaten pertsonen autonomia, integrazio eta enplegagarritasuna indartu nahi du.
Beraz, Astigarragakoa bazara, 16 eta 64 urte bitarte badituzu, %33ko ezgaitasuna baduzu eta langabezian bazaude, hau da zure aukera!
Urtebetez, lan merkatuan integratzeko baliagarri izango zaizkizun baliabide desberdinak jasoko dituzu. Era berean, zure behar sozialak ere erantzungo dira. Horrela, lan merkatuan integratzeko aukerak nabarmen handituko zaizkizu.
Informazioa eta izen-ematea
Izena emateko epea abuztuaren 5era arte dago zabalik. Interesa duen orok web orrialdean bertan bete dezake eskaera egiteko formularioa:
https://fundacionadecco.org/astigarraga/
Argibide edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Astigarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuarekin; bertaratuz ( Foru enparantza, 13) edo 943 33 52 32 telefonora deituz.