Albisteak

Atzealdea Euskarazko produktuen katalagoa banatu du Udalak, etxez etxe

Haurrentzako eta gazteentzako (0-16) produktuak jasotzen dira katalogoan.

2023·12·13


Eguberrietan euskarazko produktuak sustatzeko helburuarekin, 3.300 ale banatu ditu udalak, etxez etxe. Haur eta gaztetxoak euskaraz gozatzeko produktu egokienak eta horien inguruko oinarrizko informazioa jasotzen ditu liburuxkak.

Zortzi ataletan banatuta dago katalogoa; musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatika edota app-ak nahiz jostailu eta jokoak. Gurasoentzako eta 16 urte bitartekoentzat ehunka erreferentzia baino gehiago biltzen ditu katalogoak.

Eguberrien atarian, tresna intresgarria da haur eta gazteei opariak euskaraz egiteko. Sarean ere eskuragarri dago bilduma; etengabe eguneratzeaz gain, aukera ematen du bilaketak egiteko eta produktu berrienen informazioa boletin bidez jasotzeko.