Albisteak

Atzealdea Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, abenduan hainbat ekimen antolatu dira Astigarragan

Adin guztietara zuzendutako jarduerak antolatu dituzte Udalak eta herriko eragileek elkarlanean. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatzen ditugu.

2025·12·01


Abenduaren 3an, asteazkena, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Udalak eta herriko eragileek ( Xaguxar, Astigarragako AEK, Gure Izarra elkartea, Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigar elkartea, Gaztelekua, Emakumeon Etxea eta Astindu Euskara Elkartea) antolatutako hainbat jarduera egingo dira herrian:

Abenduak 1-5: “Irakurri euskaraz!” liburu bilduma eta “Ikasi euskaraz!” zozketa udal liburutegian

Abenduak 2 eta 9: Euskahalduntze tailerra, 18:00etan, Erribera kulturgunean (izena eman: euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus).

Abenduak 3:

  • Txokolate jatea, 16:30ean, Foru plazan.
  • Bingo musikatua eta horma irudia, 17:00etan, Foru plazan.
  • Euskararen altxorraren bila, 17:30ean, Kontxa Etxeberria plazan (16 urtetik gorakoentzat).
  • Euskal lehiaketa, 18:00etan, (12-17 urte bitarteko gazteentzat)
  • Irradaka eta argazki erraldoia, 18:30ean, Kontxa Etxeberria plazan.
  • Afari-merienda, Arbaso taldeak giroturik, 18:45ean, Kontxa Etxeberria plazan.
  • Musika Eskolako ikasleen kontzertua, 19:00etan, Erribera kulturgunean.

Abenduak 4: Hitanoa eta generoa XXI.mendean hitzaldia. 18:30ean, Erribera kulturgunean.

Euskararen Eguna ospatzearekin batera hausnarketarako tartea zabaltzea ere garrantzitsua da. Izan ere, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua moteldu egin da azken hamarkadetan. Astigarragako egoera antzekoa da, ezagutzak gora egin du azken urteotan, baina kaleko erabilera jaitsi egin da. Azken neurketaren arabera, kaleko erabilera % 30 ingurukoa da (10 elkarrizketatik 3 baino ez dira euskaraz). Gainera, haurren eta gazteen erabilerari buruzko inoizko daturik baxuenak bildu ziren.

Udalak lanean dihardu euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko, eta horretan jarraituko du.

Urteroko ospakizun eta aldarrikapen ekimenez gain, aurten hiztun komunitatea trinkoti eta aktibaziorako dinamikak ere antolatu dira. Horren adierazgarri dira lehen aipatutako hitzaldia eta tailerra:

  • Hitanoa eta generoa XXI.mendean hitzaldia. Abenduaren 4ean, 18.30ean, Erribera kulturgunean.
  • Euskahalduntze tailerra, hizkuntza eta generoaren arteko gurutzaketak. Bi asteartez jarraian eskainiko da tailerra. Abenduak 2 eta 9an. Tailerrean parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea; euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidean.

Ikus hemen egitarauaren kartela

Udalak, bestalde, Adierazpen Instituzional bat onartu zuen azaroaren 25eko Osoko Bilkuran, alderdi guztiek aho batez onartuta.

Ikus hemen Adierazpena

Hezkuntza komunitatea

Astigarragako Herri Eskolak eta Kiriketa Haurreskolak ere ospakizun bereziak izango dituzte abenduaren 3an.

Kiriketa haurreskolan euskal musikaz girotuko dute eguna.

Eskolak, berriz, egun osoko egitaraua osatu du: GO!AZEN telesailak ikasleen artean duen arrakasta ikusita, “Gure lema” abestia abiapuntu hartuta, hauxe prestatu dute: Goizez ikaslagun taldeak elkartuko dira elkarrekin jolasen bat egin, ipuina kontatu edo kantuan aritzeko. Ondoren, Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldia egingo dute patioan:

  • LH6-ko ikasleak izango dira ekitaldiari hasiera emango diotenak olerki bat irakurriz eta beraiek osatutako bertsoak abestuz.
  • Jarraian, eskolaren aldarria entzungo da.
  • Bukatzeko, LH4ko ikasleek moldatutako "Gure lema" abestiaren koreografia ikaslagunekin dantzatuko dute.