Albisteak

Atzealdea Euskaraldiko Herri Batzordearen bilera irekia, bihar

Hilabete eta erdi barru burutuko dugun Euskaraldia prestatzeko asmoz, Herri Batzordearen batzar irekia deitu da urriaren 15erako 18.30etik 19.30era bitartean, Erribera Kulturgune berriko sotoan. Parte hartzeko prest leudekeen astigartar guztiei irekia izango da bilera, ongi etorria izango baita jaso litekeen ekarpen oro.

2020·10·14


ARIGUNEAK dira aurten Euskaraldiak izango duen berritasunetako bat, taldean euskaraz lasai aritzeko guneak, eta guztira 77 izan dira berauek sortzeko Astigarragan izena eman duten enpresa, sagardotegi, elkarte, taberna eta abarrak (HEMEN zerrenda osoa).

Behin entitateen lanketa bukatuta, urriaren 2an burutu zen Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia Erriberako kuturguneko auditorioan, non Beatriz Elgezabalek “Txor txor” bakarrizketa umoretsua taularatu zuen, arrakasta handiz.

Ahobizi eta belarriprest

Euskaraldiaren 2. Edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra, 15 egunez izango da aurten, “Gehiago, gehiagotan, gehiagorekin” lelopean, eta jada irekia dago INTERNET BIDEZ egiteko izen-ematea. Horretarako, lehenik, Ahobizi edo Belarriprest rola hautatu beharko da, jakina!

Informazio gehiago: www.euskaraldia.eus atarian.