Albisteak

Atzealdea Euskara sustatzeko egitasmoak elkarlanean garatzeko Buruntzaldeako 2022 plana

Udalak ontzat eman zuen maiatzeko Tokiko Gobernu Batzordean euskarazko egitasmoak elkarlanean garatzeko Buruntzaldeako 2022ko plana. Plana, martxoan buruntzaldeako udalek sinatu zuten hitzarmenean oinarritzen da.

2022·06·08


Bi dira Astigarragan martxan ditugun egitasmoak:

Apelliduak abizendu: Jatorriz euskarazkoak diren abizenak agiri ofizialetan euskaraz idazteko, euskarazko grafiara aldatzeko. Hauek dira izapide hori egiteko behar diren agiriak:

  • Errolda agiria (udaletxean eskatzen da)
  • Jaiotzagiri literala (bake epaitegian eskatzen da)
  • NANaren fotokopia
  • Famili liburua Agiriak eskuratutakoan, bake epaitegira joan behar da eta bertan egingo dute aldaketa.

Zalantzak argitu edo argibide gehiago eskatzeko: Astigarragako bake epaitegia: 943 335 236

Gidabaimena euskaraz

Buruntzaldeko autoeskoletan posible da gidabaimena euskaraz ateratzeko prestakuntza euskaraz egitea.

Buruntzaldeko udalek diruz lagunduta, hainbat material eskuratu dituzte auto-eskolek, paperean nahiz euskarri digitaletan, ikasleek beraien prestakuntza euskaraz egiteko aukera izan dezaten.

Gainera, teorikoa doan lortzeko aukera dute gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz prestatu eta gainditzen duten Buruntzaldeko herritarrek. Izan ere, 400 euro inguruko 9 sari banatzen dira urtero.

Informazio gehiago