Albisteak

Atzealdea Euskara eta hezkuntzako dirulaguntzak

Eskabideak egiteko epea amaituko da irailaren 30ean

2019·09·12


Astigarragako Udalak zenbait dirulaguntza deialdi ditu martxan eta irailaren 30a da eskaera egiteko epemuga. Alde batetik, hezkuntza arloko dirulaguntzak daude martxan; eta bestetik, euskara arlokoak.

Hezkuntza arloko bi dirulaguntza eskatu daitezke. Bata, haur eskolako erabiltzaileentzat; eta bestea, garraio-laguntza DBH eta HHI-EPAko ikasleentzat. Euskarari dagokionez ordea, hiru dirulaguntza eskatu daitezke. Bata, euskara ikasteko; bestea, aisialdi begirale edo zuzendari titulua ateratzeko ikastaroa euskaraz egiteko; eta azkena, udako unibertsitateko euskarazko ikastaroetarako.

Hezkuntza arloko dirulaguntzak

  • Haur eskolako erabiltzaileentzat:

2018-19 ikasturtean Haurreskolak partzuergoko haur-eskolaren batean matrikulatutako Astigarragako haurren familia edo legezko ordezkariek eska ditzakete.

Bi haur edo gehiago matrikulatuta izan dituzten familien kasuan, bigarren haurrak 2018-19 ikasturtean haur-eskolan eta guraso-elkartean ordaindutakoaren %50a jasoko lukete. Hirugarren edo haur gehiagoren kasuan, horiek ordaindutakoaren %100a. Familia ugarien kasuan, 2018-19 ikasturtean haur-eskolan eta guraso-elkartean ordaindutakoaren %25a.

Ikus oinarriak hemen

  • Garraio-laguntzak DBH eta HHI-EPAko ikasleentzat:

2018-19 ikasturtean edozein ikastetxe publikotan DBHko 2. zikloan edo HHI-EPAn (helduentzako heziketa) matrikulatuta egondako ikasleek eska ditzakete.

Ikasle bakoitzaren asistentziaren agiriaren arabera, eskola egun bakoitzeko 1,90 euro emango zaizkio, baina gehienez ikasleko 100 euro ordainduko da.

Ikus oinarriak hemen

Euskara arloko dirulaguntzak

  • Euskara ikasteko:

2018-19 ikasturtean edota 2019ko udan euskara ikasi edo hobetzeko ikastaroak egin dituzten herritarrek eska ditzakete.

Eskaera egiten denean oinarrizko errenta jasotzen dutenek, langabetuek, 0-12urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek, familia ugariko kideek, merkatari gisalan egiten dutenek eta azken hiru urteetan hiru maila gainditu dutenek ordaindutako matrikularen %100a jasoko dute. Gainerakoek, matrikularen %75a.

  • Aisialdi begirale edo zuzendari titulua ateratzeko ikastaroa euskaraz egiteko:

Begirale edo zuzendari titulu ofiziala ateratzeko euskarazko formazioa jaso eta titulua eskuratzen dutenek eska ditzakete.

Begirale ikastaroa egin dutenek matrikularen % 50, gehienez 250 € jaso dezakete. Eta, zuzendari ikastaroa egin dutenek, matrikularen % 50, gehienez 150 €. Eskatzailea familia ugariko kidea denean laguntza % 65 artekoa izango da, eta gehienez 325 € jaso ditzakete.

  • Udako unibertsitateko euskarazko ikastaroetarako:

2019ko udako unibertsitateko euskarazko ikastaroak egiten dituzten herritarrek laguntzak eska ditzakete.

Eskaera egiten denean oinarrizko errenta jasotzen dutenek matrikularen % 100a jaso dezakete. Eta, eskaera egiterakoan ikasle, langabetu, familia ugariko kide eta erretiratu direnek matrikularen % 75a.

Ikus euskarazko dirulaguntzak eskatzeko oinarriak hemen