Albisteak
Atzealdea
Euskara eta hezkuntza arloko dirulaguntzak
7 lerro daude; 4 euskararen arloan eta 3 hezkuntzan.
2023·05·24
Euskara
- Euskara ikasteko: 2022-23 ikasturtean edo 2023ko udan euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak egin dituzten herritarrentzako, eta 2023-24 ikasturtean matrikulatzen direnentzako laguntzak. Oinarriak eta Eskaera orria.
- Merkataritza eta enpresa arloan euskararen erabilera sustatzeko: Astigarragako denda eta enpresetan 2022an eta 2023an .eus domeinua erosteagatik, errotulazioa, irudi korporatiboko elementuak, web orria eta merkataritza edo enpresa jarduerarako programa informatikoak euskaraz jartzen dituztenentzako dirulaguntzak. Oinarriak eta Eskaera orria.
- Aisialdiko begirale edo zuzendari titulurako prestakuntza: Aisialdiko monitore- edo zuzendari-titulu ofiziala lortu eta dagokion prestakuntza euskaraz egiten duten Astigarragako pertsonentzat. Oinarriak eta Eskaera orria.
- UEUren eta udako unibertsitatearen euskara ikastaroak: UEU udako unibertsitatean euskara-ikastaroak egiten dituzten herritarrentzako laguntzak. Oinarriak eta Eskaera orria.
Hezkuntza
- Haur-eskolen erabiltzaileentzat: 2022-23 ikasturtean Haurreskolak partzuergoko haur-eskola batean familia-unitate bereko bi haur edo gehiago matrikulatuta izan dituzten Astigarragako familientzako edo ikasturte horretan zehar Haurreskolak partzuergoko haur eskola batean haurrak dituzten familia ugariko edo guraso bakarreko astigartarrentzat. Oinarriak eta Eskaera orria.
- Ikasleen garraiorako laguntzak: Astigarragan ikasteko aukerarik ez duten DBH eta HHEko ikasleei 2022-23 ikasturtean ikastetxe publiko batera egindako bidaietarako laguntzak. Oinarriak eta Eskaera orria.
- Eskola-materiala erosteko: Derrigorrezko Hezkuntzan edo Haur Hezkuntzan matrikulatutako ikasleentzako eskola-materiala erosteko familientzako dirulaguntzak. Eskaera egiten den unean erosketa-faktura edo horren ordezko agiria aurkeztu beharko da. Oinarriak eta Eskaera orria.