Albisteak
2021·11·26
Asteburu honetarako, bereziki larunbaterako (azaroak 27), eurite handia dago iragarrita.
Uholde arriskua: asteburuan uholde arriskua izan dezakegu eta, beraz, adi egon. Astigarragan uholdeak bereziki eremua hauetan gertatu ohi dira: Ergobia, Portutxo, Pelotari, Errekatxo, Errekalde.
Errepideak: errepideetan putzu handiak sor daitezke. Arretaz gidatu eta seinale eta oharrak errespetatu.
Ibai parkea: azaroaren 25ean izandako euriteen ondorioz, Urumea ibaiak ibai parkearen beheko eremua urez hartu du. Ibai parkea itxi egin dugu, arriskuko eremua delako. Ez ibili ibai parkean berriz ere zabaldu arte.
Egoerari buruzko informazioa: egoerak okerrera egiten badu, hartu behar diren neurrien informazioa zabalduko dugu.
Informaziorako estekak:
Urumea ibaiaren ur emaria eta pilatutako prezipitazioak (Ereñozu eta Ergobiako estazioak) Datu eguneratzea 15 minutuero
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa https://www.chcantabrico.es/eu/sistema-automatico-de-informacion-sistemas-de-explotacion?id_sistema=20
Añarbeko presa
Presaren datuak zuzenean: https://agasa.eus/eu/anarbe-ezagutu/presa-zuzenean