Albisteak
Atzealdea Etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketarako furgoneta Astigarragan izango da aste honetan, ostiralean, Joseba Barandiaran plazan
2024·11·06

Furgoneta ibiltaria, hilero, bi egunetan egoten da Astigarragan, hileko bigarren eta azken ostiraletan.
Furgoneta ibiltariaren zerbitzua etxeetan sortutako hondakin arriskutsuak jaso eta euren kudeaketa egokia bermatzera bideratuta dago. Jaso ondoren, hondakinak kudeatzaile baimenduei bidaltzen zaizkie modu egokian kudeatzeko. Hala, osagai toxikoek ingurumena kaltetzea saihestuko dugu, zabortegi kontrolatuan tratatu beharreko hondakinen kopurua murriztuko da eta birziklatzeari esker, lehengaiak aurreztuko dira. Bildutako olio erabilia biodiesela fabrikatzeko erabiltzen da.
Zer utz daiteke?
- Sukaldeko olioak.
- Pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak...
- Lanparak eta fluoreszenteak.
- Etxetresna elektriko txikiak.
- Telefono mugikorrak.
- Garbiketako produktu kimikoak.
- Termometroak.
- Material informatikoa: monitoreak, teklatuak...
- Pilak eta bateriak.
- Aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak..., baita beren ontzi hutsak ere.
- Autoetako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak...
- Argazki-kamerak eta hauen materialak.
- Erradiografiak.
- Herbizidak eta intsektizidak.
- Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak.
- Jostailu elektriko eta elektronikoak.
- CDak, DVDak...
Zer ezin da utzi?
- Obra hondakinak.
- Pneumatikoak.
- Linea zuriko elektrogailuak: hozkailuak, garbigailuak,…
- Altzariak.
