Albisteak

Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko on-line saioa

Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko ON-LINE tailerra antolatu da maiatzaren 27an, 18:00etan.

2021·05·24


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Astigarragako Udalarekin elkarlanean antolatu du tailerra.

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da.

"Energia berriztagarriak zure etxean...Posible da!"  izeneko tailerraren helburua tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea da.

Energia berriztagarrien ezarpenak araudiari lotutako aldaketak jasan ditu berriki eta aldaketa horiek teknologia hauen ezarpena erraztu du, baita banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetan.

Izaera praktikoa izango duen saio bati esker, energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko du gaian espezializatutako aditu batek eta aldi berean, gure lurraldean martxan dauden instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen azalduko du. Batez ere autokontsumorako plaka fotoboltaikoei buruz izango da saioa.

Izen ematea

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurretik izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik saiorako sarbidea ematea.

Izena emateko, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 943 16 41 72/ 605 75 76 87

Tailerraren inguruko informazio osagarria

Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko.

Tailerrean sortzen diren galdera edo zalantzak txat bidez luzatu ahal izango dira eta, ahal den neurrian, saioan bertan erantzungo dira. Denborarik emango ez balu, mezu elektroniko bidez erantzungo zaizkie galderak partehartzaileei.

Saioa euskaraz edo gaztelaniaz jarraitzeko aukera izango da.

Informazio gehiago www.argitu.eus webgunean

Beste baliabideak

Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, herritarrentzako prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar.

2021 urteko udaberrian zehar beste hiru ON-LINE tailer jada eskaini dira eta ekainaren 9an egingo da, hau ere, on-line formatuan, seihileko honetako azken tailerra: “Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak”.