Albisteak
Atzealdea Etorkizuneko Astigarraga zure begien aurrean: Eider Alonso eta Asier Saralegik argi ikusi dute
2025·07·07

Astigarragak etorkizunera begira jarri nahi du eta, horretarako, herritarrei esperientzia birtual berezi bat eskaintzeko prest dago. Eider Alonso eta Asier Saralegik irudikatu dute jada nolakoa izan daitekeen biharko Astigarraga, eta orain, herritarren txanda da: Eta zuk, nola ikusten duzu?
Uztailaren 24an eta 26an, Astigarragako Barandiaran Plaza izango da esperientziaren agertokia: etorkizuneko herria bizitzeko, irudikatzeko eta hautatzeko espazio irekia. Esperientzia birtual honek teknologia eta irudimena uztartuko ditu, bertaratzen direnek beren begiekin ikus dezaten herriaren bilakaera posiblea.
Jarduerak doakoak izango dira, eta 18 urtez gorako herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera:
- Lehenengo saioa, uztailaren 24an 16:00etatik 18:00etara.
- Bigarren saioa, uztailaren 26an 13:00etatik 14:30era.
Eiderrek eta Asierrek argi ikusi dute. Eta zuk, nola ikusten duzu?
