Albisteak

Erribera Kulturguneko inaugurazioa, irailak 12

1
Larunbatean, irailak 12, Astigarragako Erribera kultur ekipamendu berriaren irekiera ekitaldia egingo da herrian. Aurrez, egungo Kultur Etxeari azken agurra emango zaio. Igandean ere, bisita gidatuen bidez, egongo da Erribera eraikina barrutik ezagutzeko aukera.

2020·09·09


Irailak 12, larunbata: Ekitaldia pausoz pauso.

Inaugurazio ekitaldian, artista profesionalen eta herriko eragileen arteko uztarketa emango da, gaur egungo kultura partehartzaile eta demokratikoaren erakusgarri. Herriko bederatzi kultur elkartek eta 20 artistek parte hartuko dute. Eta hauekin batera, Klara Mendizabal sopranoa eta Iñaki Dieguez eta Ivan Allue musikariak. Guztira, 82 partaide.

Kultur Etxea

  • 9:30-11:30: Herritarrek aukera izango dute Kultur Etxeari azken bisitaldia egiteko. Bisitan zapata zaharrak erantzi eta berriak (poltsan ekarritakoak) jantziko dituzte. Zapata zaharrak Kultur Etxetik sakabanaturik geratuko dira, izan denaren lekuko
  • 12:00etan Azken Agurra:
    • Amaia Fernández kantari eta Iñaki Diéguez esku soinuarekin. Tessa Andonegi (Eli Laburuk idatzitako testuaren irakurketa) & Saioa Zuaznabar (fagota), musikan. Agurra, Joseba Astarbe dantzari. Agur Jaunak eta andreak, Eragiyok abesbatza, Aiztondo abesbatza, biolina, fagota, perkua, txistulariak, akordeioa, teklatua, flauta irlandarra.

Erriberaren atarian

  • 12:30ean hasita:
    • Zozongo batukada eta Kita del Pare txaranga.
    • Agin Laburu bertsolaria.
    • Aurkia Ahizpak (trikia eta panderoa).
    • Astigar Dantza Taldea eta Txirriskla Taldea.
    • Tessa Andonegi (Isabel Etxeberriaren testuaren irakurketa) & Inma Aramburo (biolina).
    • Zozongo batukada eta Dynamic Dantza Akademia.
    • Deblauki musikataldea.
    • Xuira taldea:dantza akrobatikoa & Iñaki Diéguez eta Iker Telleria. 
    • Klara Mendizabal sopranoa & Joana Otxoa de Alaiza teklatuan. 
    •  Alkatearen hitzak.
    • Kultur Taldeen hitzak.
    •  Aiztondo eta Eragiyok abesbatzak Erribera kantuan, herri osoarekin.
    • Irrintzi zaparrada.
    • Zozongo eta Kita del Pare, kanpoko festaren amaiera.

Erribera Kulturgunean barna

  • 13:30 & 18:00 Ibilbide artistikoak

Eraikinean 90 pertsonei ibilbide artistiko bat eskainiko zaie goizean, eta beste bat arratsaldean.Une zehatz batean, taldea 30 pertsoneko 3 talde txikiagotan banatuko da. Guztiek toki ezberdinetan aldi berean jarraituko diote ibilbideari eta auditoriumean elkartuko dira, ibilbideari amaiera emateko.

Arratsaldean ez da kanpoan ekitaldirik egongo.

  • 19:00 Dokumentalaren estreinaldia eta solasaldia.

Saio hau bertan dauden bisitarientzat eta dokumentalean parte hartu dutenentzat eskainiko da.

  1. Ibilbide artistikoa:
  • Sarreran:
    • Pau Figueres artista bisuala & Iker Telleria musikaria.
    • Eragiyok eta Aiztondo abesbatzak: Agur Zaharra.
    • Klara Mendizabal & Joana Otxoa de Alaiza: Guridiren Mirentxu; Inma Aramburo (biolina) eta Saioa Zuaznabar (fagota), liburutegirantz abiatuz.
  • Liburutegian: Telmo Bilbao (haurra) poema irakurketa. Inma Aramburo & Saioa Zuaznabar.

  2. Une honetan ibilbidea hirutan banatuko da:

  •  -1 solairua:
    • Amaia Fernández ipuin kontari & Joana Otxoa de Alaiza (teklatua). .
    • Postalen instalazioa: Jasotako postalekin instalazio bat egin da eta urriaren 10era arte ikusgai egongo da.
    • Astigar Dantza Taldea & Ivan Allue eta Iker Telleria musikariekin. .
    • Txirriskla txistulari taldea & Uxuri Irastortza dantza garaikidean.
  •  1 solairua:
    • Ivan Allue & Iker Telleria.
    • Astigarte Pintura taldea eta Inma Aramburo (biolina).
    • Astigar Dantza Taldea, Joseba & Bakartxo tango dantzariak; Iñaki Diéguez (eskusoinua) eta Inma Aramburo (biolina).
    • Agin Laburu bertsolaria.
  • 2 solairua
    • Aiztondo abesbatza.
    • Eragiyok abesbatza.
    • Musika Eskolako musikariak.
    • Agin Laburu bertsolaria.
  • Auditorium-ean
    • Klara Mendizabal & Joana Otxoa de Alaiza.
    • Uxuri Irastortza dantza garaikidean, bere semearekin batera.
    • Tessa Andonegi, Xabier Mendigurenen testuaren irakurketan.
    • Erribera kantua: fagota, biolina, perkusioa, akordeoia, gaita irlandarra, Aiztondo abesbatza, Eragiyok abesbatza.
    • Dokumentalaren estreinaldia eta ondoren solasaldia: Dokumentala sortu den ikus-entzunezko pieza bat da, Astigarraga eta Kultura, bi hitz horien arteko harremanari buruzko 40 astigartarren iritzia biltzen duena.

Irailak 13, igandea: Bisita Gidatuak

Hiru bisita gidatu egingo dira eraikina barrutik ezagutzeko (eraikina hutsik egongo da). Bisitak goizeko 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan izango dira, eta bisita bakoitzean 10 pertsonek hartuko dute parte. 

Ondoren, arratsaldean, 17:00etan eta 18:30ean, dokumentala proiektatuko da Auditorium-ean.

Igandeko jardueretan (bisita gidatuak eta dokumentala) parte hartzeko sarrerak Udaleko webgunean eta Udaletxean egongo dira eskuragarri.

1