Albisteak
Atzealdea Erribera Kulturguneko eraikinean komun publikoa zabalik
2021·04·20
Udalak Erribera Kulturguneko komun bat jarri du erabilera publikorako, eta asteko egun guztietan egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara.
Udalak uste du beharrezkoa dela herriko hainbat puntutan komun publikoak jartzea, eta horregatik, 2021. urtea amaitu baino lehen, beste bi komun publiko jarriko dira herrian, bata Foru enparantzan eta bestea Portutxo auzoan.
Horrela, eta Joseba Barandiaran Plazaren parean dagoen komun publikoarekin batera, herriko lau puntu garrantzitsuetan egongo lirateke erabilgarri komun publikoak, jende ugari ibiltzen den guneetan: Urumea-Berri auzoan, herriaren goiko aldean (Foru enparantzan), herriaren erdigunean (Joseba Barandiaran plazaren parean) eta Portutxo auzoan.
Komun publikoak jartzearena herritarrek behin baino gehiagotan egin duten eskaera da.