Albisteak
Atzealdea Erribera kulturgunearen logorako Noelia Lozanoren proposamena aukeratu du Udalak
2020·07·10
Erribera Kulturgunea irailean zabalduko dugu eta, bide horretan, azken asteotan logoa aukeratzeko prozesua egin du Udalak. 13 proposamen aurkeztu dira guztira eta, aztertu ondoren, Noelia Lozanok aurkeztutako proposamena aukeratu du Udalak.
Noelia Lozano, donostiarra sortzez, Astigarragan bizi da. Diseinatzaile grafikoa da eta eskarmentu handia du komunikazio grafikoaren eta irudi korporatiboaren arloan.
Logo berria nondik nora sortu du? Bere hitzetan: Logoa sortzerakoan jarraitu nuen ideia edo Kontzeptua nolabait, alde batetik Astigarragako kultur etxe berria kokatuko den eraikin berezia eta horri beharrezkoa den protagonismoa ematea zen eta bestetik, ibaia eta “Erribera” izenaren kontzeptua irudikatzea ere. Bi alderdi horiek batuz, eraikin berezi honek ur urdin pintzeladak balira bezala irudikatzea sortu zen.
Noleia Lozanok proposamena aurkezteko “Piztu” ezizena erabili du bere hitzena, “Piztu izena, laster Astigarragatar guztiok espazio berri hori gozatu eta biziaz betetzeko ideiatik dator, gutako bakoitzaren barruan kulturak sortzen duen argi hori piztuz”.