Albisteak

Atzealdea Erribera kultur etxeko logotipo eta errotuluaren diseinurako lehiaketa

Erribera Kultur Etxeko logotipoa aukeratzeko eta sarrerako errotulua diseinatzeko lehiaketa bat egingo da. Udalak eskualdeko hainbat diseinu eta komunikazio enpresari lehaiketan parte hartzeko gonbidapena egiteaz gain, herritarrei ere zabaldu nahi die aukera hori. Ekainaren 22ra arte aurkeztu daitezke proposamenak.

2020·06·10


Logotipoak «Erribera kulturgunea» inskripzioa izan beharko du, baina nagusitasuna izen espezifikoak izango du eta aukera egon beharko da irudia inskripziorik gabe erabiltzeko ere. Diseinuaren gaia edo motiboa librea izango da. Lehiaketaren xederako aurrekontu eta prezio-muga 4.400 eurokoa da

Proposamen guztiak izengoitiarekin aurkeztuko dira, lehiakideen anonimotasuna bermatzeko.

Noiz eta non aurkeztu behar dira?

Lanak aurkezteko epea ekainaren 22an 14:00etan amaituko da.

Bi bide daude aurkezteko:

  • Udal erregistroan (Foru plaza 13, 20115 Astigarraga) astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era.
  • Posta arruntaren bidez (Foru Plaza 13, 20115 Astigarraga)

Irabazlea

Epaimahaia Kultura Batzordeko kideek eta berak izenda dezakeen aditu batek osatuko dute. Ekainaren 30erako hautatuko du diseinu irabazlea. 

Ikusi hemen lehiaketako oinarriak